sábado, 20 de marzo de 2010
miércoles, 10 de marzo de 2010
opensource (kodigo irekia)
Zer da software librea?
Software librearen inguruan badago uste ez oso zuzen bat, software librea doako softwarea dela, hain zuzen. Horrek ez du zertan horrela izan behar, nahiz eta normalean doan banatzen den edo banaketa-prezio murritz bat jartzen zaion, baina ez da derrigorrezkoa. Beraz, ez dira nahastu behar software librea eta doako softwarea kontzeptuak. Izan ere, badira hainbat software doan banatzen direnak baina libreak ez direnak. Horiei freeware deitzen zaie. Softwarea aldatu eta birbanatzeko baimenik ez badu ematen, ezin zaio librea deitu.
Bestetik, software librea ez da "Domeinu publikoko software"-arekin nahastu behar. Azken honek ez du lizentzia beharrik bere esplotazio eskubideak gizateria guztiarentzat baitira, denei berdintasunez dagokielako. Edozeinek erabil dezake, beti ere legezko helburuarekin eta egile originala jarriz. Software mota honetan egileak softwarea gizateriari donatzen dio edo egile eskubideak agortu direla eta (normalean hil eta 70 urte pasata), softwarea gizateriarena izatera pasatzen da. Baina egileak softwarearen erabilera baldintzatzen badu lizentzia bat jarriz, nahiz eta hau oso ahula izan, ezinezkoa izango da domeinu publikokoa izatea.
Software librearen lehen definizio formala Richard Stallmanek bultzaturiko Free Software Foundation (FSF) erakundeak eman zuen 1986an. Horixe da gaur egun oraindik indarrean dena. Definizio horren arabera software bat librea dela kontsidera daiteke baldin eta softwarea eskuratzen duen erabiltzaileak ondorengoak gauzatzeko askatasuna baldin badu:
1. Programa edozein helbururekin erabiltzeko (pribatua, hezigarria, publikoa, merkatala, militarra, etab.) askatasuna
2. Programa aztertu eta moldatzeko (horretarako iturri kodera sarrera beharrezkoa da) askatasuna
3. Auzotarrari edo edozeini laguntzeko programa kopiatzeko askatasuna
4. Programa hobetzea eta hobekuntza horiek argitaratzeko askatasuna
90. hamarkadan beste erakunde batzuek euren definizio propioak eman zituzten baina guztiek FSFek emandakoaren izpiritu berberari jarraitzen diote. Aipagarriena Open Source Initiative erakundeak 1996. urtean emandakoa. Kodearen lizentziak direla eta egon zitekeen nahasketa saihesteko, software baten kodea irekia (Open Source) dela kontsideratzeko, honek bete behar dituen hamar premisa zehaztu zituen Open Source Declaration izeneko dokumentuan. Horrela, "Open source" eta "Free software"-aren arteko ezberdintasuna honetan datza: bigarrenak libertatearen aspektu etiko eta filosofikoak hartzen ditu kontuan; lehenak, aldiz, aspektu teknikoan oinarritzen da bakarrik. Argiago esateko:
* Software askearen mugimenduaren argudioak alderdi etikoari heltzen diote (erabili behar duzu etikoa eta morala delako)
* Opensource mugimenduaren argudioak, berriz, alderdi pragmatikoari heltzen diote (erabili behar duzu onura jakin batzuk eskuratuko dituzulako)
Antzeko kontzeptuei erreferentzia egiten dien terminoak elkartzeko saialdian, "FLOSS" terminoaren erabilera zabaltzen ari da "Free-Libre-Open Source Software" esanahiarekin eta zeharka, ekoitzi eta sostengatzen duen komunitateari erreferentzia eginez.
Software librea/ez-librea eta lizentzia kontuen inguruan saltsa handia dago eta askotan konplikatua izaten da ulertzea zer dagoen software bakoitzaren lizentziaren atzean. Gai hau zertxobait argitzeko interesgarria izan daiteke GNU erakundeak ematen dituen azalpenak patxadaz irakurtzea.

Audacity
Audacity audio digitala lantzeko programa da. Software librea eta kalitate handiko soinuekin lan egiteko. Honen eginkizuna audioa editatzea eta grabatzea da.
Jatorrizko soinuak (mikrofonoa, cassete, bideo baten soinua....) digitalizatu egiten ditu fitxategi digitala sortuz. Behin ordenagailuan dagoenean, zenbait aukera dauzkagu:
* garbitu
* laburtu
* nahastu
* esportatu: besteak beste MP3 formatura
* irrati programak sortu
Irratietan askotan erabiltzen den programa da; oso aukera errazak ematen ditu eta. Audacity programaren azken bertsioa 1.3.9 (beta) da. Hala ere, bertsio berri honek ez du dokumentazio osorik ezta inongo itzulpenik ere.

hostinga
Interneten Web orri bat eukiteko web Zerbitzari bat behar dogu. Zoritzarrez, Web zerbitzari bat eukitea gareztia da eta zerbitzaria erabiltzeko esperientzia teknikoa euki behar dogu. Hona hemen web Hosting-en erabilera. Hosting zerbitzua eskeintzen dituzten web enpresak errekurtso tekniko desberdinekin baliatzen dituzte zerbitzariak, gure lana erraztuz. Pentsa dezagun web host bat eraikin baten jabea dela. Jabeak eraiki horretan dauden pisuak alokatzen ditu. Orain pisu bakoitzeko jabeak bere erara antolatu eta dekoratu egingo du bere pisua, eta ez du kontutan euki behar eraikinaren mantenimendua , bakarrik bere pisuan gertatzen denarekin.
Web Host bat , gure website fisikoki egongo dan lekua eta interneten on-line egoteko zerbitzua emango digu

Cloud computiinG!
Hodei konputazioa (ingelesez Cloud computing) interneten bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duen teknologia bat da. Hodeia internet adierazteko metafora bat da.
Konputazio mota honetan, sistema informatiko batek eskaini dezakeen dena zerbitzu gisa eskaintzen da. Horrela, erabiltzaileek “interneteko hodeiean” dauden zerbitzuak erabili ditzakete, aditua izateko beharrik gabe. IEE Computer Societyren arabera, hodei konputazioaren paradigman informazioa behin-betiko gordetzen da interneteko zerbitzarietan eta bezeroen konputagailuetako aldi baterako katxeetara bidaltzen da. Nahiz eta PCen potentzia asko handitu den, zati handi bat alferrik galtzen da, xede orokorreko makinak izanik. Hodei konputazioak baliabideen banaketa eraginkorrago bat ahalbidetzen du.
Hodei konputazioa softwarea zerbitzu gisa hartzen duen kontzeptu bat da, Web 2.0-k eta beste batzuek bezala. Gai amankomuna zera da: interneten gaitasuna erabiltzaileen konputazio beharrak asetzeko. Hodei konputazioaren adibideak bezala, ondokoak aipa daitezke: Amazon EC2, Google Apps, eyeOS eta Microsoft Azure.
Hodei konputazioak erabiltzaileei beraien datuak biltzeko euskarri fisikoen jabetza galarazten dienez (datuak flash USB edo disko gogor batera kopiatzeko salbuespena kontuan hartuta), datuen bilketa eta kontrola hornitzailearen esku uzten ditu.
Erabiltzaileen askatasuna mugatzeagatik eta zerbitzu hornitzailearen menpean uzteagatik ere kritikatua izan da. Batzuen iritziz, bakarrik erabili ahal izango dira hornitzaileak eskaini nahi dituen aplikazio eta zerbitzuak.
Free Software Foundationeko Richard Stallmanek hodei konputazioak erabiltzaileen askatasunak arriskutan jartzen dituela uste du, zeren eta erabiltzaileek beren pribatutasuna eta datu pertsonalak hirugarren baten esku uzten baitituzte. Gainera, ondokoa gaineratu du: "hodei konputazioa tranpa bat besterik ez da, jendea gero eta garestiagoak izango diren sistema propietario eta blokeatuak erosten derrigortzeko."

jueves, 25 de febrero de 2010
viernes, 20 de noviembre de 2009
jueves, 19 de noviembre de 2009
miércoles, 18 de noviembre de 2009
Gabriel Aresti!
BIOGRAFIA:
Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, Bizkaia, 1933 urriaren 14a - Bilbo, 1975 ekainaren 5a) euskarazko idazle eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat.
Gurasoak baserritar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. 1954an, 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10 urte geroago, 1964an bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara Zarauzko Itxaropena Argitaletxearekin: Harri eta Herri. La Tertulia de la Concordia deituriko bilgunean Blas de Otero eta Gabriel Zelaia poetak izan zituen solaskide eta bere poesiagintzan erreferentzia nagusi bihurtu ziren, Espainiako Antonio Machado bezalakoekin batera, eta eragin horiek poesia sozialaren bideak harrarazi zizkioten: Arestirentzat, literatura oro da soziala. Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen: Esanen dute / hau /poesia / eztela,/ baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat/ dela ("Poesia", 1963).
Literaturako genero guztiak jorratu zituen: poesia, narrazioa, teatroa eta saiakera. Kriseilu antzerki taldearekin elkarlanean, euskal teatro berriaren aitaponteko izan zen.
Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste T.S. Elliot, Bocaccio, James Joyce eta Bertold Brecht. Aresti, galiziar intelektual batzuen lagun mina zen eta hartu-eman estuak izan zituen Bilbaoko galiziar komunitatearekin, hango "Centro Gallego"-ko ohiko bezeroa izaki. Hori zela eta, Federico García Lorcak galizieraz idatzitako poemak, Castelaoren "Nós" albuma eta Valle-Inclánen gaztelaniazko "Divinas Palabras" euskaratu zituen. Guardia Zibilak, bere etxean egindako miaketa batean, James Joycen Ulises eleberri erraldoiaren itzulpen esku inskribatua konfiskatu omen zion; paper-sorta hartaz ez da ezer gehiago jakin.
1957an Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten. Euskalarien belaunaldi berri baten barruan, euskara batuaren gurasoen artean koka dezakegu, Koldo Mitxelena, Fr. Luis Villasante eta Txillardegi euskalariekin batera. Hasiera haietan euskal idazleek erabili zuten Euskara Batuaren Kutxa bezalako lanen egilea izan zen, batasunaren hastapenetan hiztegi eta morfologia batu bat proposatuz. Gai horren harira, garai hartako eztabaida gogorretan parte hartu zuen, euskara batuaren aurka zein alde zeudenekin.
Ideologiari dagokionez, Arestiren kezkak esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren eta Euskadiko Alderdi Komunistaren inguruan ibili omen zen. Edonola ere, ez zen inoiz inongo alderdi politikoko militante izan eta jende askorentzat deserosoa zen pentsaera independente eta polemikoa mantendu zuen heriotzara arte. Ezin eraman zezakeen Bilboko burges jeltzale erdaldunen itxurakeria eta langile maketoen giroan askoz gusturago sentitu zen. Beti unibertsalismoa eta bertako euskal sentimendua uztartu nahian, kritikak eta erasoak alde guztietatik jasan behar izan zituen: Ezkerretik "burges txikitzat" hartzen zuten bitartean, nazionalista batzuek españolista zelako zurrumurrua zabaldu zuten. Garai hartan eladioak bezala ezagutuek, ELA sindikatuko sektoreek, boikoterako deialdiak egin zituzten Arestik eta Oskorri taldeak elkarlanean egiten zituzten musika-saioen aurka. Artikulu eta gutunen bitartez, 60 eta 70. hamarkadako euskal intelektual nagusi guztiekin izan zuen iskanbila dialektikoren bat.
Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta poeta hiritar ere bai. Sarritan esan izan da, Bilbao hiria euskararen mapan kokatzea Arestiri zor diogula. Hain zuzen ere, 50-60. hamarkadetako Bilbo industrial hura biziki presente egon da haren lanean; bera bizi izandako langileen auzoak: Zorrotza eta Basurtu. Azken auzo honetakoa da Amelia Esteban bere emaztea, "Melitxu", Leondik etorritako familiakoa.
1975eko ekainaren 5ean gazte eta etorkizunez beteta hil zen, 41 urterekin gibeleko eritasunak jota.
MAPA POLITIKOA:

GRABRIEL ARESTIREN LANAK:
* Hainbat artikulu prentsan, bereziki “Zeruko Argia” eta “Anaitasuna” aldizkarietan.
* "Harri eta Herri", Zarautz, Itxaropena, 1964.
* “Euskal elerti 69”, Donostia, Lur, 1969.
* “Batasunaren kutxa”, Donostia, Lur, 1970.
* “Cuarenta poemas”, Madril, Helios, 1970. Barruan “Nire aitaren etxea defendituko dut” poema ospetsua dago.
* “Harrizko Herri Hau”, Donostia, Lur, 1970.
* “Kaniko eta Beltxitina”, Donostia, Lur, 1971.
* “Lau teatro arestiar”, Donostia, Lur, 1973.
* “Hiztegi tipia”, Donostia, Lur, 1973.
* “Aurtengo zenbait berri”, Donostia, Lur, 1973.
* “Obra guztiak”, Donostia, Kriselu, 1976.
* "Lehen poesiak" Susa 1986
* "Euskal harria" Susa 1986
* "Poesia argitaragabea. Azken poesia" Susa 1986
* "Narratiba" Susa 1986
* "Antzerkia" Susa 1986
* "Itzulpenak 1" Susa 1986
* "Itzulpenak 2" Susa 1986
* "Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. " Susa 1986
Bere lanen artean kantetarako nahita egindako hitzak idatzi zituen, gehienak Oskorri taldearekin elkarlanean eginak. Talde honek disko bat atera zuen Gabriel Arestiren Omenez izenarekin, idazlearen poema musikatuez osatua. Horietako asko herri-kantu bihurtu dira:
* "Gora ta gora beti"
* "Egun da Santimamiña"
* "Furra furra"
* "San Simon eta San Juda" Xabier Letek kantatua.
Lan famatuena hau izan zen:
Nire aitaren etxea defendituko dut:
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
BERE AROAK:
Bi aro bereiz daitezke haren lanean:
* Aro sinbolista (1954-61). Maldan behera poema, argi-ilunez iritsi zaigun mintzoa da; argi antsiak ez dira ilunpe eta itzaletatik bereizten.
* Aro soziala (1964-75). Ez dago ilunperik. Malda beherako laino eta itzalak argi bortitz eta kolore bakaneko mintzo bilakatzen dira. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Harria da erabiltzen den irudia: "Harri eta Herri" (1964), "Euskal Harria" (1967), "Harrizko Herri hau" (1970), "Azken Harria" (1976) (hil ondoren argitaratua).
ESTEKAK
* http://www.wikipedia.org
* http://www.armiarma.com
* http://www.harluxet.com
IRITZI PERTSONALA:
Nire ustez Gabriel Aresti oso zen bere poemak eta lanak ona direlako eta gainera ni re ustez gabriel euskera edo euskal herrian oroitu egon beharko zen hemengo zelako eta kristona zelako.
BIDEOA:

miércoles, 21 de octubre de 2009
miércoles, 14 de octubre de 2009
viernes, 18 de septiembre de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)