miércoles, 10 de marzo de 2010

Audacity

Audacity audio digitala lantzeko programa da. Software librea eta kalitate handiko soinuekin lan egiteko. Honen eginkizuna audioa editatzea eta grabatzea da.

Jatorrizko soinuak (mikrofonoa, cassete, bideo baten soinua....) digitalizatu egiten ditu fitxategi digitala sortuz. Behin ordenagailuan dagoenean, zenbait aukera dauzkagu:

* garbitu
* laburtu
* nahastu
* esportatu: besteak beste MP3 formatura
* irrati programak sortu


Irratietan askotan erabiltzen den programa da; oso aukera errazak ematen ditu eta. Audacity programaren azken bertsioa 1.3.9 (beta) da. Hala ere, bertsio berri honek ez du dokumentazio osorik ezta inongo itzulpenik ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario