sábado, 20 de marzo de 2010
miércoles, 10 de marzo de 2010
opensource (kodigo irekia)
Zer da software librea?
Software librearen inguruan badago uste ez oso zuzen bat, software librea doako softwarea dela, hain zuzen. Horrek ez du zertan horrela izan behar, nahiz eta normalean doan banatzen den edo banaketa-prezio murritz bat jartzen zaion, baina ez da derrigorrezkoa. Beraz, ez dira nahastu behar software librea eta doako softwarea kontzeptuak. Izan ere, badira hainbat software doan banatzen direnak baina libreak ez direnak. Horiei freeware deitzen zaie. Softwarea aldatu eta birbanatzeko baimenik ez badu ematen, ezin zaio librea deitu.
Bestetik, software librea ez da "Domeinu publikoko software"-arekin nahastu behar. Azken honek ez du lizentzia beharrik bere esplotazio eskubideak gizateria guztiarentzat baitira, denei berdintasunez dagokielako. Edozeinek erabil dezake, beti ere legezko helburuarekin eta egile originala jarriz. Software mota honetan egileak softwarea gizateriari donatzen dio edo egile eskubideak agortu direla eta (normalean hil eta 70 urte pasata), softwarea gizateriarena izatera pasatzen da. Baina egileak softwarearen erabilera baldintzatzen badu lizentzia bat jarriz, nahiz eta hau oso ahula izan, ezinezkoa izango da domeinu publikokoa izatea.
Software librearen lehen definizio formala Richard Stallmanek bultzaturiko Free Software Foundation (FSF) erakundeak eman zuen 1986an. Horixe da gaur egun oraindik indarrean dena. Definizio horren arabera software bat librea dela kontsidera daiteke baldin eta softwarea eskuratzen duen erabiltzaileak ondorengoak gauzatzeko askatasuna baldin badu:
1. Programa edozein helbururekin erabiltzeko (pribatua, hezigarria, publikoa, merkatala, militarra, etab.) askatasuna
2. Programa aztertu eta moldatzeko (horretarako iturri kodera sarrera beharrezkoa da) askatasuna
3. Auzotarrari edo edozeini laguntzeko programa kopiatzeko askatasuna
4. Programa hobetzea eta hobekuntza horiek argitaratzeko askatasuna
90. hamarkadan beste erakunde batzuek euren definizio propioak eman zituzten baina guztiek FSFek emandakoaren izpiritu berberari jarraitzen diote. Aipagarriena Open Source Initiative erakundeak 1996. urtean emandakoa. Kodearen lizentziak direla eta egon zitekeen nahasketa saihesteko, software baten kodea irekia (Open Source) dela kontsideratzeko, honek bete behar dituen hamar premisa zehaztu zituen Open Source Declaration izeneko dokumentuan. Horrela, "Open source" eta "Free software"-aren arteko ezberdintasuna honetan datza: bigarrenak libertatearen aspektu etiko eta filosofikoak hartzen ditu kontuan; lehenak, aldiz, aspektu teknikoan oinarritzen da bakarrik. Argiago esateko:
* Software askearen mugimenduaren argudioak alderdi etikoari heltzen diote (erabili behar duzu etikoa eta morala delako)
* Opensource mugimenduaren argudioak, berriz, alderdi pragmatikoari heltzen diote (erabili behar duzu onura jakin batzuk eskuratuko dituzulako)
Antzeko kontzeptuei erreferentzia egiten dien terminoak elkartzeko saialdian, "FLOSS" terminoaren erabilera zabaltzen ari da "Free-Libre-Open Source Software" esanahiarekin eta zeharka, ekoitzi eta sostengatzen duen komunitateari erreferentzia eginez.
Software librea/ez-librea eta lizentzia kontuen inguruan saltsa handia dago eta askotan konplikatua izaten da ulertzea zer dagoen software bakoitzaren lizentziaren atzean. Gai hau zertxobait argitzeko interesgarria izan daiteke GNU erakundeak ematen dituen azalpenak patxadaz irakurtzea.

Audacity
Audacity audio digitala lantzeko programa da. Software librea eta kalitate handiko soinuekin lan egiteko. Honen eginkizuna audioa editatzea eta grabatzea da.
Jatorrizko soinuak (mikrofonoa, cassete, bideo baten soinua....) digitalizatu egiten ditu fitxategi digitala sortuz. Behin ordenagailuan dagoenean, zenbait aukera dauzkagu:
* garbitu
* laburtu
* nahastu
* esportatu: besteak beste MP3 formatura
* irrati programak sortu
Irratietan askotan erabiltzen den programa da; oso aukera errazak ematen ditu eta. Audacity programaren azken bertsioa 1.3.9 (beta) da. Hala ere, bertsio berri honek ez du dokumentazio osorik ezta inongo itzulpenik ere.

hostinga
Interneten Web orri bat eukiteko web Zerbitzari bat behar dogu. Zoritzarrez, Web zerbitzari bat eukitea gareztia da eta zerbitzaria erabiltzeko esperientzia teknikoa euki behar dogu. Hona hemen web Hosting-en erabilera. Hosting zerbitzua eskeintzen dituzten web enpresak errekurtso tekniko desberdinekin baliatzen dituzte zerbitzariak, gure lana erraztuz. Pentsa dezagun web host bat eraikin baten jabea dela. Jabeak eraiki horretan dauden pisuak alokatzen ditu. Orain pisu bakoitzeko jabeak bere erara antolatu eta dekoratu egingo du bere pisua, eta ez du kontutan euki behar eraikinaren mantenimendua , bakarrik bere pisuan gertatzen denarekin.
Web Host bat , gure website fisikoki egongo dan lekua eta interneten on-line egoteko zerbitzua emango digu

Cloud computiinG!
Hodei konputazioa (ingelesez Cloud computing) interneten bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duen teknologia bat da. Hodeia internet adierazteko metafora bat da.
Konputazio mota honetan, sistema informatiko batek eskaini dezakeen dena zerbitzu gisa eskaintzen da. Horrela, erabiltzaileek “interneteko hodeiean” dauden zerbitzuak erabili ditzakete, aditua izateko beharrik gabe. IEE Computer Societyren arabera, hodei konputazioaren paradigman informazioa behin-betiko gordetzen da interneteko zerbitzarietan eta bezeroen konputagailuetako aldi baterako katxeetara bidaltzen da. Nahiz eta PCen potentzia asko handitu den, zati handi bat alferrik galtzen da, xede orokorreko makinak izanik. Hodei konputazioak baliabideen banaketa eraginkorrago bat ahalbidetzen du.
Hodei konputazioa softwarea zerbitzu gisa hartzen duen kontzeptu bat da, Web 2.0-k eta beste batzuek bezala. Gai amankomuna zera da: interneten gaitasuna erabiltzaileen konputazio beharrak asetzeko. Hodei konputazioaren adibideak bezala, ondokoak aipa daitezke: Amazon EC2, Google Apps, eyeOS eta Microsoft Azure.
Hodei konputazioak erabiltzaileei beraien datuak biltzeko euskarri fisikoen jabetza galarazten dienez (datuak flash USB edo disko gogor batera kopiatzeko salbuespena kontuan hartuta), datuen bilketa eta kontrola hornitzailearen esku uzten ditu.
Erabiltzaileen askatasuna mugatzeagatik eta zerbitzu hornitzailearen menpean uzteagatik ere kritikatua izan da. Batzuen iritziz, bakarrik erabili ahal izango dira hornitzaileak eskaini nahi dituen aplikazio eta zerbitzuak.
Free Software Foundationeko Richard Stallmanek hodei konputazioak erabiltzaileen askatasunak arriskutan jartzen dituela uste du, zeren eta erabiltzaileek beren pribatutasuna eta datu pertsonalak hirugarren baten esku uzten baitituzte. Gainera, ondokoa gaineratu du: "hodei konputazioa tranpa bat besterik ez da, jendea gero eta garestiagoak izango diren sistema propietario eta blokeatuak erosten derrigortzeko."

jueves, 25 de febrero de 2010
Suscribirse a:
Entradas (Atom)